Amagoia Gurrutxaga
Itxura
Amagoia Gurrutxaga | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Matxinbenta, 1971 (52/53 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Amagoia Gurrutxaga Uranga (Matxinbenta, 1971), kazetari, idazle, feminista eta kulturgile euskalduna da, Matxinbentan (Azpeitia) jaioa eta Zarautzen kokatua.
Euskal prentsan lanean jardun du 1991tik, Argian lehenik, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian gero. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordinatzaile lanetan ari da 2021etik.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat libururen egilea da Amagoia Gurrutxaga:
- Zarauzko postalak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2013)
- Zarauzko gutunak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2017).
- Iturbide, igitai jolea (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017)
- Enarak (Oñatiko Udala, 2019).
Lokatza podkasta zuzendu zuen 2021ean, Jakin aldizkariaren taldean, Lorea Agirre, Ainara Lasa eta Idurre Eskisabelekin batera.[2] Podkast hau EITBk banatu zuen bere plataforman, eta 2022an Espainiako Estatuko hizkuntza ko-ofizialen saileko podkast onenaren Ondas saria jaso zuen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Amagoia Gurrutxaga Uranga - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
- ↑ «LOKATZA podcasta» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Premios Ondas. (2022-04-11). «Mejor Podcast Lengua Cooficial del Estado 2022» ONDAS DEL PODCAST (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).